Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Legorretan
Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeak bildu dira.
Aurreko asteburuko Ordiziako saioaren ostean, gaur Legorretan ospatu dute Dantzari Txiki Eguna. Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai taldeetako dantzariak elkartu dira jardunaldian.
11:30ean plazan dantzariei ongi etorria egin eta, eguerdira arte kalez kale dantzan ibili dira. 13:00etan agurra dantzatu dute plazan eta ondoren, bazkaria egin dute. Arratsaldea girotzeko eta egunari bukaera emateko, Oinkada erromeriaren kantaldia izan da.
Hurrengo asteburuan Lazkaon egingo dute parada dantzari txikiek.
Argazkiak eta bideoko irudiak: Iñaki Gurrutxaga













