Giro paregabean egin dute 28. Iñaki Beitia mendi martxa
Parte hartzaileak Goierri, Deba Garaia eta Urola Kosta eskualdeetatik igaroko dira.
Iñaki Beitia mendi martxaren 28. edizioa egin dute gaur goizean. Azken aldietan bezala, aurten ere, mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean egin dute, bertako inguruak ezagutzeko aukera emanez. 7:00 eta 7:30ak artean abiatu dira parte hartzaileak 30 kilometroko eta 1.800 metroko desnibel metatuko ibilbidea egiteko.
Ibilbidearen nondik norakoa
Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatu dira parte hartzaileak, eta bertan amaitu dute. Tartean zeinbait kontrol igaro dituzte: Areizaga/Kalebarren plaza (hasierako kontrola), Izazpi, Samiño, Aizpurutxo, Irimo eta Areizaga/Kalebarren plaza (itxiera-kontrola).
Zenbait berrikuntza
Iaz ezarritako berrikuntza mantendu dute edizio honetan ere: Oñamendi gailurreko postontzia bisitatzeko aukera, Iñaki hil zeneko 25. urteurrenean inauguratu zena. Horrez gain, Aizpurutxora Dantzalekutik eta Ula baserritik jaitsi dira aurten, eta Santa Barbaratik, Ipeñarrieta gaineko pista batetik jarraitu dute Etxaburu iritsi arte. Azkenik, Larreaga baserritik Urretxu erdiguneraino jaitsi dira.













