Urretxu-Zumarragako taldea txapeldunorde, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan
Antton Fernandez, Mikel Iturriotz eta Manex Mantxola bertsolariek osatu dute taldea, eta beraiekin batera aritu dira, Leire Akizu gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizabal epaile gisa.
Argazkia: Unai Gaztelumendi / Gipuzkoako Bertsozale Elkartea. Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren hirugarren edizioko finala ospatu zen atzo Aian, Urretxu-Zumarraga eta Arrasate-Eskoriatza herrietako taldeen artean. Saio orekatu baten ostean, azkenean, arrasatearrek eta eskoriatzarrek lortu zuten txapel preziatua, 21 punturekin. Horrela, urretxuar eta zumarragarrak bigarren gelditu dira, finalean 15 puntu eskuratuta.
Goierritarren taldea Antton Fernandez, Mikel Iturriotz eta Manex Mantxola bertsolariek osatu dute, eta beraiekin batera aritu dira, Leire Akizu gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizabal epaile gisa. Arraste-Eskoriatzako taldea, berriz, Leintz izenekoa, Ane Zuazubiskar, Haizea Arana eta Oihana Arana bertsolariek, Olatz Zuazubiskar gai-jartzaileak eta Larraitz Trojaola epaileak osatu dute.
Aurtengo edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan du: guztira 57 talde eta 350 pertsona inguru aritu dira lanean, eta txapelketa lau fasetan egituratu da (lehen fasea, bigarrena, finalaurrekoa eta finala).
Goierriko taldeen parte hartzea handia izan da, denera zortzi taldek parte hartu dute txapelketan:
- Oriako tramanak (Beasain). Bertsolariak: Maddi Aiestaran, Duna Urteaga eta June Aiestaran / Gai-jartzailea: Uxue Perez / Epailea: Klara Schmidt / Ordezkaria: Maddi Aiestaran.
- Osinalde 1 (Gabiria). Bertsolariak: Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Mikel Etxezarreta / Gai-jartzailea: Ane Etxezarreta / Epailea: Mikel Tapia / Ordezkaria: Aratz Igartzabal.
- Osinalde 2 (Gabiria). Bertsolariak: Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Patxi Ormazabal / Gai-jartzailea: Itoitz Urkiola / Epailea: Eresti Oiarbide / Ordezkaria: Patxi Ormazabal.
- Bertso-Olariak (Legazpi). Bertsolariak: Julen Agirreburualde, Asier Iriondo eta Ane Beloki / Gai-jartzailea: Nekane Gonzalez / Epailea: Joxe Arizkorreta / Ordezkaria: Ane Beloki.
- Legorreta. Bertsolariak: Iraitz Sarasola, German Urteaga eta Odei Lopez / Gai-jartzailea: Amaia Etxeberria Izagirre / Epailea: Beñat Jauregi Nazabal / Ordezkaria: Odei Lopez Larrauri eta Iraitz Sarasola.
- Zumarraga-Urretxu 1. Bertsolariak: Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez / Gai-jartzailea: Leire Akizu / Epailea: Jon Mendizabal / Ordezkaria: Antton Fernandez.
- Zumarraga-Urretxu 2. Bertsolariak: Beñat Torres, Uxue Fernandez eta Amaia Iturriotz / Gai-jartzailea: Gorka Azkarate / Epailea: Eli Lasa / Ordezkaria: Amaia Iturriotz.
- Xelebreak (Goierri). Bertsolariak: Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta / Gai-jartzailea: Maide Garmendia / Epailea: Elortza / Ordezkaria: Uhaitz Oiartzabal.













