'Astotxoren arrastoa jarraituz' Gymkana digitala aurkeztua
Lazkao modu "dibertigarrian" eta "hezigarrian" ezagutzeko aukera ematen duela adierazi du Kepa Zubiarrainek, herriko alkateak.
"Astotxoaren arrastoa jarraituz" aurkezpena aurreko ostiralean. Lazkaoko Udala ‘Astotxoren arrastoa jarraituz’ gida digitala aurkeztu zuten aurreko ostiralean. Gymkana interaktiboa da, eta herritarrei zein bisitariei Lazkaon barrena ibiltzeko aukera ematen die.
Aurkezpenean izan ziren Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkatea, Niko Osinalde Goiturreko zuzendaria, Aritz Goikoetxea Hezkuntza zinegotzia eta Libe Otegi Foru Aldundiko Turismo zuzendaria.
‘Astotxoren arrastoa jarraituz’
Gymkana hori 1,5 kilometroko ibilbide batean datza, non eta ordubete inguruan osatu daitekeen. Parte-hartzaileek eraikinen, eskulturen, plaken edo bestelako elementu historikoen zehetasunak behatu, pistak interpretatu eta erantzuna zuzuen eman beharko dute hurrengo puntura igaro ahal izateko.
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak azaldu zuen teknologia, kultura eta historia “uztartzen” dituela ekimen horrek: “Lazkao modu dibertigarri eta hezigarrian ezagutzeko aukera ematen du”. Turismo jasangarria “sustatu” eta Lazkaoko tradizioak “balioan” jartzen dituela proiektu horretan bereziki Astotxo Eguna azaldu du: “Gure nortasunaren ikur nagusietako bat da”.
Donostiarekin loturak indartuz
Gymkana hori bezalako ekimenak “aliatu” ezin hobeak direla berretsi zuen Dominguezek: “Bisitan datoztenei Goierriko bihotzean modu atsegin eta ludikoan murgiltzeko aukera ematen die”.
‘Astotxoren arrastoa jarraituz’ ekimenaren harira Donostiaren eta Lazkaoren konektibitatea hobetzea eskatu zion Zubiarrainek Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuari: “Hobekuntza horiek funtsezkoak dira mugikortasun jasangarria sustatzeko”.













