Beasaingo Wushu/Kung Fu kopa, "txapelketa bikaina"
Loreatik 24 parte hartzaile izan dira; hamabi Sandan eta beste hamabi Taolun.
Wushu/Kung Fu Kopa Nazionaleko partaideak, larunbatean Antzizarren.Lorea Wushu/Kung Fu Kopa Nazionala jokatu da joan den larunbatean, maiatzaren 30ean, Beasaingo Antzizar kiroldegian, IWKFCD Loreak antolatuta. Klubak azaldu duenez, “txapelketa bikaina” izan da. Iruñea, Burgos, Tolosa eta Beasaingo parte hartzaileak izan dira. “Momentu guztian txapelketa oso ongi burutu da eta ez dugu inongo ezustekorik izan”.
Loreatik 24 parte hartzaile izan dira; hamabi Sandan eta beste hamabi Taolun. Hamazazpi urre, hamahiru zilar eta bederatzi brontze eskuratu dituzte. Apirilean Burgosen, maiatzean Andorran eta joan den larunbatean Beasainen izan dira txapelketetan. Orain “merezitako oporrak” hartuko dituzte. “Hala ere, nahiz eta txapelketa gehiago gertu ez izan, lanean jarraituko dugu entrenatzen. Horregatik ekainean edota uztailean teknifikazio desberdinak aurreikusita ditugu gauza zehatzak ikasteko bai Sandan eta baita Taolun ere”, azaldu du Beasaingo klubak.













