Itsasondo eta Bidania-Goiatzek irabazi dute Gipuzkoako Herri Txikietako Kopa
Talde goierritarra gol baten aldean nagusitu da, Ikaztegietari 6-5 garaituta. Jon Aseginolaza izan da B mailako goleatzailerik onena.
Jende ugarirekin jokatu ziren larunbatean Gipuzkoako Herri Txikietako Kopako finalak Ikaztegietan, eta jardunaldi horrekin itxi dute aurtengo denboraldia. A mailan, Bidania-Goiatz izan zen irabazle, eta B mailan, berriz, Itsasondo. Hasieratik erakustaldi ederra egin zuten goierritarrek eta partida gogor baten ostean, gol baten aldean nagusitu ziren.
Liga irabazi eta Kopan ere ezin zuen bestelako emaitzarik lortu Bidania-Goiatzek. A mailako txapeldun izan ziren, Leaburu-Txaramari 3-2 mendean hartuta. Neurketa estuan lehiatu ziren eta amaierara arte iraun zuen emozioak. Hirugarren postuan, berriz, Ikaztegieta geratu zen, eta laugarrenean, Elgeta. Ikaztegietak 10-6 hartu zuen mendean Elgeta.
B mailan, berriz, Itsasondoko Ijitok taldeak irabazi zuen, 6-5 Ikaztegietaren aurka. 1-0 eta 2-1 aurreratu ziren hasieran goierritarrak, baina etxekoen ahaleginek ez zizkieten gauzak erraz jarri. 3-3 berdindu, eta ostera, ikaztegietarrak aurreratu ziren markagailuan, 3-5. Azkenerako, itsasondoarrek 5-5 berdindu eta azken segundoetan lortu zuten azken gola. Jon Aseginolaza izan zen goleatzailerik onena.
Honela geratu dira, beraz, sailkapenak:
Liga
- Bidania-Goiatz
- Leaburu-Txarama
- Ikaztegieta A
- Itsasondo
- Ikaztegieta B
- Arroa Behea
Kopa A:
- Bidania-Goiatz
- Leaburu-Txarama
- Ikaztegieta A
- Elgeta
Kopa B:
- Itsasondo
- Ikaztegieta B
- Arroa Behea













