'No hay otra opción', bihar Goieniz zineklubean
Denboraldiko azken aurreko saioa izango da. Azkena hilaren 16an egingo dute, 'Un mundo frágil y maravilloso' filmarekin.
'No hay otra opción' filmeko irudia.Hitza Bihar, ekainak 2, Goieniz zineklubaren denboraldiko azken aurreko saioa izango da. No hay otra opción filma eskainiko dute Usurbe Antzokian, 20:15ean, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Hego Koreako filma da, Park Chan-wok zuzendariarena.
2025eko Urrezko Globo Sarietan hiru izendapen, Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia film onenari edota Torontoko Jaialdian publikoaren saria lortu ditu filmak. The Ax eleberriaren egokitzapena da. Langabezian geratu den gizon baten istorioa kontatzen du. 25 urtez papergintza enpresa batean lan egin ondoren, ustekabean kaleratuko dute eta lana bilatzeari ekingo dio. Aurrez, Arcadia filmean ere egokitu zuten lan hori zineman.
Goienizen denboraldiko azken emanaldia hilaren 16an izango da. Un mundo frágil y maravilloso filma eskainiko dute.













