Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abian da
Ekainaren 13ra arteko epea izango dute interesdunek proposamenak aurkezteko, udalaren webguneko kontratatzaileen profilean.
Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu berri du Ordiziako Udalak. Ekainaren 13ra arteko epea izango dute interesdunek proposamenak aurkezteko, Ordiziako udaleko webguneko kontratatzaileen profilean, modu telematikoan, edozein unetan. Txiringitoa uztailaren 3tik urriaren 4ra kudeatzea nahi du Ordiziako udalak.
Horretarako, baina, ez da kanonik ordaindu beharko. Udalaren esanetan, emakidunaren ardura izango da soilik komunak kudeatu eta garbitzea. “Zerbitzu hori Oianguko parkea erabiliko duten herritar guztien onerako izango da, eta ez da kantinako erabiltzaileentzako soilik ezarriko. Ondorioz, komunen erabilera librea eta doakoa izango da”.
Hala ere, edozein zalantza argitzeko Udaleko Idazkaritza Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak, idazkaritza@ordizia.eus edo kontratazioa@ordizia.eus helbide elektronikoen bitartez, edota 943 80 56 36 telefono zenbakira deituta.













