Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia, Aktibatu Legazpi programaren eskutik
Datorren astean izango dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz, Kultur Etxean. Izena eman behar da aurretik.
Udalak martxan jarritako Aktibatu Legazpi programaren barruan, elikadura osasungarriaren gaia ari dira horratzen egun hauetan herrian, eta Frutaren Astea ospatu eta gero, hitzaldien txanda dator orain. Programa horren baitan sortutako Orientazio Zerbitzuak hitzaldi teoriko praktikak antolatu ditu, bizi ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin. Saio horien bidez, partaidek elikadura hobetzeko tresna praktikoak eskuratuko dituzte, egunerokoan modu erraz eta orekatuan aplikatu ahal izateko.
Nutrizioaren eta elikaduraren arloko adituek emango dituzte hitzaldiak, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Besteak beste, oinarrizko elikagai taldeak zeintzuk diren azalduko dute, erosketa osasuntsua egiteko gakoak emango dituzte, asteko menu orekatu baten plangintza nola egin azalduko dute, eta elikaduraren inguruan egon ohi diren mitoak argituko dituzte.
Lehenengo hitzaldia ekainak 8 astelehenean izango da, euskaraz, eta hurrengoa ekainak 10 asteazkenean, biak Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Plazak mugatuak dira, eta parte hartzeko izena eman beharko da Bikuña Kiroldegian, edo
aktibatu@legazpi.eus helbidera mezu bat bidalita.













