Zumarragako eta Legazpiko pilota txapelketa herrikoietako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute
Ekainaren 12an, 19:00etatik aurrera, Urola Garaiko Pilotari Txapeldunen Finalaren bigarren edizioa jokatuko da Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan. Zumarragako eta Legazpiko txapelketa herrikoietako txapeldunek indarrak neurtuko dituzte. Zumarragako txapelketa Beñat Agirre eta Ion Tapiadorrek irabazi zuten eta Legazpikoa Koldo Arana eta Xabi Aranak.
Jaialdia harrobiko pilotarien partidekin hasiko da. Lehenik, aurrebenjaminen arteko partida jokatuko da, eta ondoren, benjaminen artekoa, bi kasuetan Zumarragako eta Legazpiko klubetako ordezkarien artean. Ondoren, jaialdiko partida nagusia jokatuko da: Urola Garaiko Pilotari Txapeldunen Finala.














