Ataungo IX. Mitoaldia, ekainaren 17tik uztailaren 11ra
Aurtengo edizioak arreta berezia jarri die zuzeneko ekintzei, kondairak eszenatokira zein naturara eramanez. Udako gau ibilaldi mitologikoak itxiko du zikloa. Egitaraua, albistean.
Hiru zezengorri Ataungo X. Gau Ibilaldi Mitologikoan, 2024ko uztailean.Ekaitz Zilarmendi Urrutia Ataungo Jentilbaratza elkarteak webgunearen bidez jakinarazi du IX. Mitoaldiaren egitaraua. Ekainaren 17an hitzaldi batekin hasi, eta uztailaren 11n bukatuko da, Udako Gau Ibilaldi Mitologikoaren emankizun bikoitzarekin.
“Euskal mitologia gertutik ezagutu, sentitu eta bizitzeko hitzordu saihestezina iritsi da Ataunera: 2026ko IX. Mitoaldia martxan da. Gure sinesmen eta elezahar zaharretan murgiltzeko, askotariko ekintzaz osatutako egitarau oparoa prestatu dugu ekainerako eta uztailerako. Bizi euskal mitologia inoiz baino indartsuago!”, nabarmendu dute Jentilbaratza elkartekoek.
Aurtengo edizioak arreta berezia jarri die zuzeneko ekintzei, kondairak eszenatokira zein naturara eramanez.
IX. Mitoaldia. Egitaraua
- Ekainak 17. Hitzaldia: Euskal izaki mitologikoak. Hizlaria: Koldo Alijostes. Lekua: Barandiaran Museoa. Ordua: 19:00
- Ekainak 21. Irteera. Jentilen arrastoen atzetik. Ion Fontenlarekin batera Jentilbaratzako gaztelua eta kobazuloa bertatik bertara arakatzeko natura-irteera egingo da. Irteera: 08:30.
- Ekainak 26. Ipuin kontaketa. Mitokontuak. Bost ipuin eta bost kontalari elkartuko dira. Lekua: Herri Antzokia. Ordua: 18:30
- Ekainak 27. Zinema. Gaua filmaren emanaldia. Paul Urkijo zuzendaria eta Iñaki Irastorza aktorea bertan izango dira. Lekua: Herri Antzokia. Ordua: 18:00
- Uztailak 4. Ibilaldia. Jentilak eta Otsoak!. Jon Aizpuruak Arrondo eta Aia inguruetan zehar gidatuko du goizeko ibilaldia, 09:00etan hasita.
- Uztailak 11. Gau Ibilaldi Mitologikoa eta Antzezlan berria. Herri-bide zaharrean egingo dute, bi txandatan (19:30 eta 20:15). Aurtengo ere, antzezlan berri batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.














