Azurmendiren azken lana, ‘Gure klasizismo txikia’ aurkeztu dute
80ko eta 90eko urteetan idatzitako testuak biltzen ditu liburuak.
Azurmendi, Landabidea eta Eizagirre, gaur Donostian.Jakin Joxe Azurmendi pentsalari zegamarraren Gure klasizismo txikia azken lana aurkeztu du gaur Jakin Fundazioak Donostian. Jakineko Xabier Eizagirre eta Haritz Azurmendik eta Deustu Unibertsitateko eta Euskal Gaien Institutuko Xabier Landabideak hartu dute parte ekitaldian.
XX. mende hasieran Jesusen Lagundiaren inguruan elkartu ziren hainbat kulturgile euskaltzalek —Estefania, Orixe, Ibinagabeitia, Zaitegi…— osatu zuten eskola du abiapuntu Azurmendiren azken lanak. Eskola klasizista horren aurrekariak, oinarri intelektualak eta horien arabera euskara lantzeko saiakerak ditu aztergai, eta hurrengo belaunaldiak —Azurmendirena berea dena— egindako kritikak berrikusten ditu.
Egilearen estiloari «fidel»
Hil aurretik idatzita utzi zuen azken lan mardulari forma emanda argitaratu dute orain liburua. 80ko eta 90eko hamarkadetan idatzi zuen Azurmendik liburuaren mardula eta orain argitaratzeko, «hainbat egokitzapen» egin dizkiote, baina «fidel» eutsi dio azken emaitzak egilearen idazteko moduari. Liburu «interesgarri bezain irakurgarria» dela azpimarratu dute.













