Beasaingo Asanblada Feministarekin Esparrura
Larunbaterako antolatu dute mendi irteera. Igartzan 09:00etan egin dute hitzordua.
Esparru gaina.Hitza Larunbaterako, ekainaren 6rako, Esparru mendira irteera antolatu du Beasaingo Asanblada Feministak. 09:00etan egin dute hitzordua Igartzan, eta handik oinez igoko dira Esparrura. Olaberriko plazan jarri dute hurrengo geltokia, han ere jasoko baitituzte animatu nahi direnak.
Ibilbide zirkularra egingo dute, 17 kilometro ingurukoa, 680 metro inguruko desnibelarekin. Zailtasunari dagokionez ibilbide erraza dela azaldu du taldeak: “Beraz, ez da beharrezkoa sasoian izatea ezta lehiaketa moduan hartzea ere”. Helburua mendiaz gozatzea, mugitze, hitz egitea eta goiz pasa eder bat partekatzea da.
Menditik jaisterakoan Olaberriko Zezilio Enean geldituko dira pintxo bat jan eta indarrak berreskuratzeko. Deialdi irekia da.













