Dantza eta Korpus eguneko afaria, asteburuan
Azpilla dantza taldeko haurrak emanaldi batean, Seguran, iazko martxoan. Tere Madinabeitia Azpilla dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldiak egingo ditu asteburuan. Gaur helduen saioa izango da 19:30ean plazan eta igandean, taldeko gaztetxoena, 12:00etan Erreboten. Korpus eguna gaur bada ere, herri afaria bihar egingo dute, larunbataz. 19:30ean ardo partitzea izango da plazan eta ondoren, afaria.













