Lau bertsolari gonbidatuen saio berezia ostiralean Itsasondon
Xabat Illarregi, Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles izango dira Itsasondoko pilotalekuan kantari.
Lau bertsolari gonbidatuak. Hitza Itsasondoarrentzat ohikoa bihurtu da ekaina partean punta-puntako bertsolarien saio berezia jasotzea herrian. Orain urte batzuk hasi ziren aurreneko gonbidatuak Itsasondoko pilotalekura eramaten, eta aurtengoan ere ez dute hutsik egingo.
Bihar ostirala, 18:30ean hasita, lau bertsolari gonbidatu ariko dira pilotalekuan kantari Saroi Jauregi zaldibiar gai jartzailearen esanetara. Horien artean daude Xabat Illarregi leitzarra, Onintza Enbeita muxikarra, Aitor Etxebarriazarraga gernikarra eta Sarai Robles barañaindarra. Aurten ez da goierritarrik izango bertsolarien artean.
Sarrera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa izango inon izena ematea. Hartara, euskara sustatzeko, kultura indartzeko eta bertsozaletasunari bultzada emateko, herritarrei zein goierritarrei gonbidapen berezia egin diete antolatzaileek.













