Lazkaomendin oinezkoentzako pasealekua egingo dute
Proiektua aurrera eraman nahi duten enpresentzat lizitazioa abiatu du Lazkaoko Udalak. 361.905,72 euroko aurrekontua izango du BEZa gabe. Parte hartu nahi duten enpresek ekainaren 11arako aurkeztu beharko dute eskaintza.
Oinezkoen pasealekua egingo duten ingurua.Manex Usarralde Garmendia Lazkaomendiko oinezkoen pasealekua egiteko lizitazioa abiarazi du Lazkaoko Udalak. Inguruko pertsona guztien mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea da.
Lazkaomendiko Oinezkoen Pasealekua eta Azpiegiturak 1. Fasea proiektuan parte hartu nahi duten enpresek ekainaren 11ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaintzak. Lazkaoko Udalaren webguneko Kontratazio Profilaren bidez aurkeztu behar dira. Proiektu horretarako aurrekontua 361.905,72 eurokoa izango da, BEZa gabe.
Proiektuaren aurreikuspena
Ibilbideak «1.740 metro» hartzen ditu, eta «2 metro zabaleko» oinezkoen pasealekua izatea aurreikusten du Lazkaoko Udalak. «Lursailaren desnibeletara egokituko da, eta hainbat landa-lurzatiei eragingo die».
Proiektuan lurzorua berdintzeko itxiturak, sarbideak eta lehendik dauden itxiturak berritzeko beharrezko lanak egingo dira, eta «natura eta herri-ingurunean modu harmoniatsuan» integratzeko behar diren neurri guztiak jasoko dituela adierazi du Lazkaoko Udalak.
Pasealekua ibilbideko puntu guztiak «modu arin eta ahalik eta irisgarrienean konekta dezan» diseinatu dela dio udalak, oinezkoek segurtasunez eta erosotasunez ibiltzeko aukera izan dezaten.













