Loinatz Abesbatzaren kontzertu sinfoniko-koralerako sarrerak salgai
Maiatzaren hasiera urteurrenarengatik prestatutako 'Lau Hamarkada Loinatz Kantuz' diskoa aurkeztu ondoren, ekainaren 27an kontzertu sinfoniko-korala eskainiko du Andre Mari Zeruratuaren elizan.
Belen Callejo abesbatzako lehendakaria, Aitor Garitano abesbatzako zuzendaria eta Carlos Unanua abesbatzako kidea, 40. urteurreneko ekitaldiak aurkezteko egindako prentsaurrekoan, maiatzean.Laida Goiburu Loinatz Abesbatza 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. Maiatzaren hasiera urteurrenarengatik prestatutako Lau Hamarkada Loinatz Kantuz diskoa aurkeztu ondoren, ekainaren 27an kontzertu sinfoniko-korala eskainiko du Andre Mari Zeruratuaren elizan.
Oñatiko Aequus Ensemble orkestrarekin Aitor Biain zuzendariaren gidaritzapean eskainiko dute kontzertua, eta lau bakarlari ariko dira: Ana Otxoa sopranoa, Lucia Gomez mezzosopranoa, Josu Cabrero tenorra eta Jesus Garcia Arejula baritonoa.
Mozarten bi obra eskainiko dituzte Andre Mari Zeruratuaren elizan: Coronation Mass KV 317 (Koronazio Meza), batetik, eta Vesperae Solennes de Confessore KV 339, bestetik.
Sarrerak Mirentxu liburu dendan eta Eguzki inprimategian daude salgai, 10 euroan.













