Ordiziako saskibaloi txapelketa herrikoia hastera doa, 27 talderekin
Astelehenean hasi eta astelehenetik ostegunera, astero, hiruna partida jokatuko dira uztailaren 9ra arte. Uztailaren 14an eta 16an final laurdenak izango dira, 20an final erdiak, eta 22an, final handia.
Barandiaran plazan jokatzen dira saskibaloi txapelketak.Loinaz Agirre Astelehenean hasiko da Ordiziako 43. lagunarteko saskibaloi txapelketa herrikoia, 19:00etan, Barandiaran plazako kantxan. 27 lagun taldek eman dute izena, iaz baino hiru talde gutxiagok. 2024an 26 taldek hartu zuten parte, 2023an 22k eta 2022an 24ek.
Sei taldeko bi multzo eta bost taldeko beste hiru osatuta ekingo diote lehiari, eta ekainaren 8an hasita, astelehenetik ostegunera bitarte, hiruna partida jokatuko dira astero, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan. Uztailaren 22ra arte iraungo du txapelketak eta herriko jaiak hasi aurreko egunean amaituko da.
- A taldea: Sanber, Txinku, Sewer, Sombu, Dawer eta Gigantes Tudela.
- B taldea: Birrako, Beti Gazte, Triku, Zirpo, Emppi eta Sulika.
- C taldea: Mokela, Kanker, Muttoka, Zeatio Ez eta Teleferiko.
- D taldea: Sukajubar, Kiwoka, Jemar, Dosky eta Txolkago Bulls.
- E taldea: Koljor, Perla, Amistad, Morlai eta Maneira.
Datorren asteko partidak
- Ekainak 8: 19:00etan Gigantes-Sewer, 20:00tan Sombu-Txinku eta 21:00etan Dawer-Sanber.
- Ekainak 9: 19:00etan Sulika-Triku, 20:00etan Zirpo-Beti Gazte eta 21:00etan Emppi-Birrako.
- Ekainak 10: 19:00etan Zeatio Ez-Kanker, 20:00etan Teleferiko-Mokela eta 21:00etan Dosky Kiwoka.
- Ekainak 11: 19:00etan Tx Bulls-Sukajubar, 20:00etan Morlay-Perla eta 21:00etan Maneira-Koljor.
Lehen faseko azken partida uztailaren 9an jokatuko da. Uztailaren 14an eta 16an final laurdenak, uztailaren 20an final erdiak, eta uztailaren 22an, final handia, 19:00etan hasita.













