Berjaldegi auzoko jaiak ospatzen ari dira Ormaiztegin
Ormaiztegin Berjaldegi auzoko jaiak ospatzen ari dira. Atzo (ostirala) sagardo dastaketa egin zuten. Gaur eguerdian txupinazoa, buruhandiak, toka txapelketa eta Sotoren ikuskizuna izan dira. Auzo bazkariaren ondoren, bingo herrikoia eta umeen jolasak izan dira. Bukatzeko, 18:00etatik aurrera DJ Etxenikeren musikarekin dantza egingo dute. Laugarren urtez ospatuko dute Berjaldegiko bizilagunek auzoko festa. 2023an egin zuten lehenengoa, auzoa sortu zeneko 50. urteurrenaren harira.













