Caja Rural-Alea taldeko Albert Rocak irabazi du Segurako San Joan txirrindulari proba
San Joan txirrindulari proba jokatu dute gaur Seguran, herriko txirrindulari elkarteak antolatuta eta Euskaldun torneoaren baitan. Afizionatu mailako talde indartsuenek parte hartu dute. Segurako helmugara taldetxo bat heldu da eta Caja Rural-Alea taldeko Albert Roca kataluniarra nagusitu da. Bigarren postuan Mario Cordero (Finisher) sailkatu da eta hirugarrenean Neriah Meunier Sow (Surne Bilbao Cycling Team) senegaldarra. Taldekako sailkapena Caja Rural-Aleak irabazi du eta mendikoa Igor Iriartek (Eulen Amenabar). Segurar onena Xabier Intxausti izan da.
Txirrindulariek 101 kilometroko ibilbidea osatu dute. Aurtengo karrerak iazko ibilbide bera izan du eta guztira zortzi mendate igo dituzte: Lierni, Atagoiti, Aztiria, Barbari eta Minetakoa.














