Maddalen Iriarte, EH Bilduren ‘Goierrin Bat Egin’ egitasmoan
Goierrin Bat Egin egitasmoa egin dute gaur Lazkaon, EH Bilduren Goierriko komunitatea elkartzeko eta saretzeko helburuarekin. Lazkaomendiko Lartxai Elkartera mendi martxa eginez hasi dute eguna. Lazkaomendiko elkartean hamaiketakoa egin ondoren, Lazkaora jaitsi dira. Bertan ekitaldi politikoa egin dute. Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak parte hartu du. Iker Sukiarekin eta Aritz Markinezekin kalejira ere egin dute. Bazkariarekin amaitu dute eguna.













