Abian da Itsasondoko Kaxintane herriko taberna kudeatzeko lizitazioa
Ekainaren 17a izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna, egun hori barne.
Itsasondoko Udalak Kaxintane herriko taberna kudeatzeko eta ustiatzeko administrazio emakidarako lizitazio publikoa ireki berri du, eta ekainaren 17a da eskaintzak aurkezteko azken eguna (egun hori barne).
Asmoa da herriko tabernaren kudeaketa integrala bilatzea: taberna-jatetxe zerbitzua eskaintzea, herriaren topagune izaera mantentzea eta herriko bizitzari lotutako zerbitzu eta jardueretan parte hartzea. Gainera, eskola berria eraiki bitartean, adjudikaziodunak eskolako jangela zerbitzua ere eman beharko du.
Lizitazioaren plegu administratibo eta tekniko guztiak udalaren kontratatzailearen profilean kontsultatu ahal izango direla jakinarazi du udalak.













