Arau subsidiarioen aldaketa landuko dute Gabirian
Bi aldaketa nagusi proposatuko dituzte. Bilera bihar arratsaldean da.
Gabiriako herri kaskoa, Ardantza gainetik.Aimar Maiz Gabiriako Udalaren Obra eta Hirigintza Batzordearen bilera irekia bihar egingo dute, 18:30ean, udaletxean. Arau subsidiarioen bi aldaketa landuko dituzte. Batetik, Aztiriko eremu bat landa izaerako lurzoru izatetik hiritarrera pasatzea; bestetik, herri osoko baserrietan etxebizitzak zatitu ahal izateko gehieneko muga bitik laura igotzea.













