Bi tailer, Arana parkea eraldatzeko bidean
Bihar eta etzi, ekainak 10 eta 11, tailer bana antolatu du udalak, 18:00etatik 20:00etara parkean.
Arana parkea.Laida Goiburu Maria Arana Gaiztarro parkea eraberritzeko proiektuaren barruan, eta herritarren iritziak jasotzeko galdetegia zabaldu ondoren, bihar eta etzi, ekainak 10 eta 11, tailer bana antolatu du udalak. «Herritarrekin batera espazio inklusibo, irisgarri eta kultura anitzeko topagunea diseinatzea» da udalaren helburua. 18:00etatik 20:00etara izango dira tailerrak, parkean bertan.













