"Gertatutakoa aztertzea eta neurri egokiak hartzea" eskatu du LABek
Bart sute bat izan da CAF MIIRAko ardatzen pintura kabinan. Suhiltzaileek esku hartu dute eta zorionez ez da inor zauritu.
Suhiltzaileak lanean su hartutako eremuan.Hitza Bart sute bat izan da CAF MIIRAko ardatzen pintura kabinan. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, suhiltzaileen esku-hartzea beharrezkoa izan da eta zorionez ez da inor zauritu. Kabinatik ateratako keak eraginda, baina, nabe mugakideetako langileek lanpostuak utzi behar izan dituzte segurtasunagatik. Sindikatuak “gertatutakoa aztertzea eta neurri egokiak hartzea” eskatu dio enpresari, “halakorik berriro gerta ez dadin”: “Enpresak ardura osoz jokatu behar du, eta prebentzio‑sistemak berrikusi”.
Ardatzen pintura gunea CAF Beasain lantegiko Lazkaoko lurretan dago, autobiatik Ordizia aldera joanda tunela baino lehen eskuin aldean.
Bideoak: LAB-CAF Sail Sindikala













