Abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldia Biziolan
Jesus Martinezek Brinkolan sortu duen Bemendi proiektuaz hitz egingo du.
Brinkolan Bemendi proiektua sortu duen Jesus Martinez.Tere Madinabeitia Biziolako ekoizle Jesus Martinezek (Bemendi proiektua) atera dituen produktu berriak aurkeztu eta Brinkolan duen abeltzaintza birsortzailearen inguruko proiektuari buruzko hitzaldia egingo du bihar, 18:30ean. Goierrin tokiko kontsumoa eta ekoizpena eraldatzeko kanpaina bat abiatuko dute irailera arte Biziolan. Lehenengo ekimena izango da biharko Lurraldearekiko konpromezua, jasangarritasunarekiko apustua.













