Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea ireki du udalak
Urriaren 3an hasiko da ikastaroa, eta 2027ko maiatzaren 29an amaituko da. 150 ordu teoriko, 160 ordu praktiko eta praktikaldiaren osteko lana izango dira ikastaroaren zatiak.
Aisialdiko begirale ikastaro ofizialean izena emateko epea ireki du Beasaingo Udalak. Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, Hezten elkartearen lankidetza izango ditu berriro ere.
Urriaren 3an hasiko da ikastaroa, eta 2027ko maiatzaren 29an amaituko da. 150 ordu teoriko, 160 ordu praktiko eta praktikaldiaren osteko lana izango dira ikastaroaren zatiak. 09:00etatik 15:00etara izango dira saioak.
Formakuntza Beasainen bertan egingo dute. Izena emateko aukera edonori irekia da, beasaindarra izan edo ez, baina Beasainen erroldatutako pertsonek matrikularen erdia soilik ordainduko dute. Kostu orokorra 505 eurokoa da, eta herrian erroldatu daudenentzako prezioa 252,5 eurokoa izango da.
Eskolak emateaz arduratuko den taldea aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunek eta eremu horretan eskarmentu handia duten profesionalek osatuko dute. Irakasle guztiak dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak dira (soziologoak, psikologoak, pedagogoak, psikopedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…).
Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urte beteta edukitzea 2027ko abenduaren 31rako, DBHko titulazioa izatea eta C1 euskara maila izatea.
Hezten-en webgunean eman daiteke izena. Plaza mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira, beasaindarrek lehentasuna izango dutelarik.













