Andra Mari jaiak antolatzeko bilera, ostegunean
Zeraingo Andra Mari jaiak, artxiboko irudian.Hitza Urtero bezala abuztuaren 15aren bueltan ospatuko dituzte Zerainen Andra Mari jaiak. Hirugarren urtez, herriko gazte taldeak hartuko du festak antolatzeko ardura, baina herritar guztiei dei egin diete antolakuntzan parte hartzera. Helburu horrekin hitzordua jarri dute bihar arratsaldean, osteguna, 18:30ean kultur etxean. Guztien ekarpenak ongi etorriak izango dira.













