Ekainaren 26an 44. urteurrena ospatuko dute Urbiberri zentroan
Urteurreneko bazkarirako tiketak ekainaren 15etik 18ra bitartean hartu behar dituzte bazkideek.
Urbiberri zentroaren 43. urteurreneko irudia, iaz.Ariane Vierbücher Ekainaren 26an Urbiberri gizarte zentroaren 44. urteurrena ospatuko dute bazkideek. 13:30ean bazkideentzako bazkaria izango da, 15:30ean 50 euroko lau bonuren zozketa –Bareak saltokietan erosteko– egingo dute eta Urbiberriko jokoetako txapeldunei sariak emango dizkiete. 16:00etan, berriz, Gurea Abesbatzak kontzertua eskainiko du, eta 16:30ean dantzaldia izango da GBeventos-ekin.
Ekintza horietan parte hartzeko bazkide izan eta 2026ko kuota ordainduta eduki behar da.
Urteurreneko bazkarirako tiketak ekainaren 15etik 18ra bitartean –tiketak agortu arte– hartu behar dituzte bazkideek, bazkide txartela erakutsita.













