Izazpe abesbatzak kontzertua egingo du igandean
Ezkioko eta Itsasoko Izazpe abesbatza.Izazpe abesbatza Izazpe abesbatzak eta Ezkio Itsasoko Udalak kontzertu berezia antolatu dute igande honetarako Santa Lutzi auzoko elizan (19:00). Izazpekoekin batera, Arantxa Rodriguez arituko da teklatuan eta Zumarragan bizi diren eta Euskadiko Orkestrako kide diren Sara Zufiaurre klarinetean, eta Gabriel Mesado biolontxeloarekin. Kontzertu «polita eta berezia» izango dela aurreratu du Xabier Barriola Izazpeko zuzendariak.













