Musika eskolaren ekitaldiak gaur eta bihar, Lazkaon
Gaurko emanaldiak Arerian izango dira, biharkoak Malantza tabernaren atarian.
Lazkao Txiki Musika Eskolak bi ekitaldi egingo ditu herrian gaur eta bihar. Gaur, 2. eta 3. Modulua amaitzen duten ikasleek kontzertua eskainiko dute Arerian, 18:00etan. Emanaldiaren amaieran ikasle horietako bakoitzari «diploma banatuko zaiela» aderazi du musika eskolak. Bihar, berriz, musika eskolako konboen kontzertuak izango dira Malantza tabernaren atarian, 18:00etan.













