Urola Garaiko udal elkartearen batzar orokorra, ostegunean
Urola Garaia Mankomunitateko batzar orokor bat Urretxun, Jon Luki lehendakariarekin. Artxiboko irudia.Asier Zaldua Urola Garaiko Udal Elkarteak batzorde orokorraren bilera egingo du bihar, 19:00etan Ezkioko udaletxean. Landuko dituzten gaien artean 2026 ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea izango da garrantzitsuenetako bat. Lanpostuen zerrendaren eta mankomunitateko estatutuen onarpena ere izango dituzte eztabaidatzeko gaien artean, besteak beste.













