'Egurraren herria' erakusketa, Nafarroa etorbidean
Gipuzkoako Baso Elkarteak Jaurlaritzarekin eta aldundiekin elkarlanean antolatuta, sentsibilizazio eta dibulgazio kanpaina baten parte da.
'Egurraren herria' erakusketa Nafarroa etorbidean.Laida Goiburu Egurraren herria. Bosque Country erakusketa ibiltaria Beasainen dago. Gipuzkoako Baso Elkarteak Jaurlaritzarekin eta aldundiekin elkarlanean antolatuta, sentsibilizazio eta dibulgazio kanpaina baten parte da, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko basogintzaren, zurgintzaren eta basoen kudeaketa jasangarriaren garrantzia herritarrei helaraztea helburu duena.
Hainbat herri eta hiriburutatik pasatu da kamioia. Donostian hasi zuen ibilbidea, Hondarribiara joan zen gero, Ordiziara ondoren, eta Zumarragatik eta Debatik pasatuta, Beasainen amaituko du bidea, gaur.













