Eraso bat salatu eta elkarretaratzea deitu du Itaiak Beasainen
19:30ean izango da elkarretaratzea bihar, Bideluze plazan.
Itaiak deitutako elkarretaratzea Beasainen, artxiboko irudian.Itaia Itaiak joan den larunbatean Beasainen gizon batek emakume bat erasotu zuela salatu du, eta horren aurka elkarretaratzea deitu du biharko, ekainak 12, ostirala. Antolakundeak jakitera eman duenez, Goierriko Itaiari jakinarazi zitzaion erasoa eman zela: “Eta Itaiatik, erasotuarekin batera, erasoa salatzea erabaki genuen, ezin baita halakorik ez onartu ezta normalizatzen utzi ere”.
Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Bideluze plazan. Itaiaren hitzetan, indarkeria matxista normalizatzen ari denean, “ezinbestekoa da eraso matxistak eta erasotzaileen inpunitatearekin amaitzeko gaurdanik erantzun kolektiboak antolatzea eta matxismoaren aurkako borroka kaleetan indartzea”.













