Estali gabeko igerilekuak irekitzear dira
Idiazabal, Lazkao, Ordizia eta Urretxukoak asteburu honetan irekiko dituzte.
Idiazabalgo igerilekua.Idiazabalgo Udala Uda iristear den bezala, kanpoko igerilekuen irekiera garaia ere heltzear da. Goierrin bederatzi kanpoko igerileku publiko daude, eta horietatik lau asteburuan irekiko dituzte: Idiazabalgoa, Lazkaokoa, Ordiziakoa eta Urretxukoa. Beasaingoa astelehenean irekiko dute, eta Ihurrekoa, Ormaiztegikoa eta Zegamakoa hurrengo asteburuan, hilaren 19-20 bitartean. Segurakoa, berriz, ondorengo egunetan irekiko dute, baina ez dute datarik zehaztu oraingoz. Udako abonuak egiteko aukera ere dute herritarrek, herri bakoitzeko instalazioetan edo udaletxean.
Aldaketa batzuk izan dira eskualdeko hainbat igerilekutan. Esaterako, Seguran iaz putzua bera berritu zuten, eta aurten aldagelak berritu dituzte, eta Ordizian kanpoko igerilekuaren eremuan zegoen igerileku handiko txirrista kendu dute egoera txarrean zegoelako, segurtasuna bermatze aldera.
-
Beasain: ekainaren 15etik irailaren 15era arte, 11:30etik 20:30era (asteburuetan eta abuztuan 20:00ak arte). Dolarea parkeko ur jolasak ekainaren 5an jarri zituen martxan udalak.
-
Idiazabal: ekainaren 12tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:00etara.
-
Ihurre (Olaberria): ekainaren 19tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:00etara.
-
Lazkao: ekainaren 13tik, irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:15era.
-
Ordizia: ekainaren 13tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:45era.
-
Ormaiztegi: ekainaren 20tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:00etara.
-
Segura: ez dute datarik zehaztu oraingoz.
-
Urretxu: ekainaren 12tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:00etara.
-
Zegama: ekainaren 19tik irailaren 6ra arte, 11:00etatik 20:00etara.













