Kuadrillen arteko futbol txapelketa final laurdenetan da
Igandean jokatuko da final laurdenetako partidak, bazkal aurretik iluntzera arte.
Mokela kuadrilla, partida irabazi berritan.Laida Goiburu Ordiziako kuadrillen arteko futbol11 txapelketa final laurdenetan sartu da, eta asteburuan jokatuko dira final erdietarako txartela eskuratzeko partidak. Igandean jokatuko dira, Altamirako anexoan, eta eguerdian hasita, arratsaldera arte luzatuko dira.
Hauek izango dira aurkariak eta ordutegiak:
- 13:00. Txinku-Samel
- 14:30. Mokela-Jabber
- 16:00. Gauss-Jekar
- 17:30. Pulkraus-Dawer
- 19:00. Perla-Kiwoka
Santa Ana jaien aurreko asteburuan emango zaio txapelketari bukaera, bi talde onenen arteko finala jokatuta. Iazko finala Gauss eta Mokelaren artean jokatu zen, eta bigarrena gailendu zen, 2-0 irabazita.













