Mendiak elkartu ditu beste behin
Nafarroako mendietan ibilaldia eginez berritu dute urteroko elkarretaratzea Zegamako Amezti, Gasteizko Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteek.
Zegamako Amezti, Gasteizko Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteetako kideak igandean, San Adriango ermitaren kanpoaldean.Amezti Urtean behingo elkarretaratzea egin zuten pasa den igandean Zegamako Amezti, Gasteizko Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteetako kideek. Ekitaldi hau duela18 bat urte sortu zuten, Zegamako maratoiaren inguruan, hiru elkarteetako kide batzuk ezagutu eta elkarrekin ibilaldi bat egitea proposatu zutenean.
Ordutik, urtero herri baten inguruan antolatzen da eguna. Aurtengoan, zegamarrek zuten ardura hori eta Nafarroako lurretan barrena antolatu zuten irteera, pasa den igandean. Bakaikutik abiatu ziren eta galtzada zaharretik gora, Urbasa eta Andiako mendilerrotik zehar jo zuten. San Adriango ermitan indarrak berreskuratu eta Portupeko leizetik aurrera Lizarragako gainean bukatu zuten ibilaldia.
Egunari amaiera emateko, Lizarraga herrian dagoen jatetxean elkarrekin bapo bazkaldu zuten, tertulia eginez. Datorren urterako lekukoa Sabiñanigoko elkartekoei pasa zieten.













