Zaldibiakoak, masailik onenak
Goierriko jubilatu elkarteen arteko eskualdeko lehiaketa gastronomikoa Ordizian jokatu dute aurten.
Goierriko jubilatu elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketako partaideak, astelehenean, Ordizian. Hitza Giro bikainean jokatu zen astelehenean Goierriko jubilatu elkarteen arteko eskualdeko lehiaketa gastronomikoa. Zaldibiako Beti Gazte elkarteko Periko Zeberiok eta Juan Martin Luloagak prestatu zituzten masailik onenak. Bigarren saria, berriz, Ordiziako Zuhaizti elkarteko Luis Pintok eta Antonio Ruizek eskuratu zuten.













