Bigarren egunean sartu dira Hegialdeko jaiak
Atzoko pregoi aldarrikatzailearen ondoren, festa giroak ez du etenik izango bihar gauera arte. Gaurko goiza musikari eta xakeari eskaini diete jaiek.
Elkarbizitzaren aldeko aldarria luzatuz desgaitasun mentala duten lagunen kuadrillak atzo egindako pregoiaren ondoren, festa giroak ez du etenik izango Hegialden bihar gauera arte. Eguraldia lagun, herritar asko eta askoren topagune izango da auzo multzo hori, jai batzordeak prestatu duen egitarau zabalari esker.
Dantzariak, txalaparta doinuek iragarri zuten pregoia, pintxoak, Dj ibiltaria, auzo afaria, Bide Batez erromeria taldea eta beste Dj saio bat izan ziren atzoko ekitaldiak, eta gaur, musikari, herri kirolei eta xakeari eskaini diete goiza. Zamorar erara prestatuta paellaren inguruan bildu dira gero auzotarrak eta gonbidatuak bazkarian, eta arratsalderako eta gauerako makina bat proposamen dituzte, baita biharko ere.
Gauean, 03:30an autobusa izango da Zumarragara joateko, Laubideko biribilgunetik aterata.
Hemen egitaraua:
EGITARAUA
Larunbata. Ekainak 13
16:00. Trapalata txaranga.
18:30. Badajozeko San Vicente de Alcantarako La Besana Folklore Elkartea, Korosti dantza taldeak gonbidatuta.
20:00 eta 00:00. Jamaika Show orkestra.
Igandea. Ekainak 14
10:15. Meza Olamendin.
11:30. Auto erakusketa.
12:00. Entzierroa Toricoarekin.
12:00. Legazpiko dultzaineroak.
16:00. Txirrista erraldoia.
18:00. Alicia Lurralde Miresgarriaren kalejira.
20:00. Chunchin lbañezen rantxerak.
22:30. Su artifizialak.













