Antioko zuhaitz bat erori egin da eta mahaia eta burdinezko estruktura txikitu ditu
Bi aste bakarrik falta dira Santa Isabel egunerako eta udal langileak Antio ingurua prestatzen ari dira dagoeneko. Gaur, mahaietan lanean ari zirenean, zuhaitz bat erori egin da eta udalaren bazkarian erabiltzen diren burdinezko egitura eta mahaia txikitu ditu. Udalarentzat lan egiten duen Ikerlora enpresako langileek zuhaitza erretiratu dute. Egitura eta mahaia konpontzea falta da.














