‘Franco-ETA. La extraña pareja’ liburua aurkeztuko du gaur Mikel Urretabizkaiak
'Ordizia Gogoratuz' herritar taldearen topaketaren baitan aurkeztuko du ordiziarrak bere lana, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Mikel Urretabizkaia idazle ordiziarra. Hitza Mikel Urretabizkaia ordiziarrak ondu duen ‘Franco-ETA la extraña pareja’ liburua aurkeztuko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
‘Ordizia Gogoratuz’ herritar taldeak memoria historikoa sakontzera bidean antolatu duen topaketaren baitan aurkeztuko du idazleak bere lana, memoria eta biktimei aitortza egitea ardatz dituen solasaldi-ziklo baten bidez. Taldeak datozen hilabeteetan martxan jarriko dituen jardueren lehena izango da gaurkoa. Memoria historikoan sakontzea du helburu, gertatutakoak ezagutaraztea eta memoria kolektibo hori belaunaldi berriei transmititzea.














