Musika kontzertuak larunbatean, San Migel baselizan
Burdinola elkarteak Doinua musika eskolako ikasleak gonbidatu ditu urtean gutxitan irekitzen den eliza horretan jotzera.
Ai Ze Taldea, Hegialdeko jaietan joan den larunbatean egindako kontzertuanXabi Artola Burdinola elkarteak antolatuta, kontzertua egingo dute Doinua musika eskolako hainbat ikaslek larunbatean 12:00etan hasita, San Migel baselizan. Doinuako gitarra talde bat, eta Ai Ze Taldea! ariko dira kontzertuan.
Musika emanaldi hau aukera paregabea da urtean oso gutxitan irekitzen den eliza ezagutzeko.












