Olamendi festa ospatuko dute ostiral arratsaldean
Haurrentzako ekintzak, buruhandi eta erraldoiak musika eta afaria izango dira, plazan.
Olamendi eskolako kideak plazan, duela aste batzuk egindako elkartasun azokan. Ostirala Olamendi eguna izango da Legazpin, eta ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu eskola publikoak arratsalderako.
Plazan festa giroa izango da 17:00etatik aurrera. Jolasak eta txokoak, buruhandiak eta erraldoiak, dultzaineroak, saski baten zozketa eta Trapalata txaranga izango dira bertan, eta iluntzean afaria eta Porrusalda taldearekin dantzaldia izango dira.
Festa gauera arte luzatuko da.













