Eguzki eklipsea protagonista aurtengo udako solstizioaren ospakizunean
Ekainaren 21ean egingo dute ZerainLabek antolatuta.
Zeraindarrak erromerian, San Blas ermitaren inguruan, artxiboko irudi batean. ZerainLab Urtero bezala, udako solstizioa ospatuko dute zeraindarrek ekainaren 21ean; datorren igandean; ZerainLabek antolatuta. Aurten, abuztuaren 12an izango den eguzki eklipse osoa izango da ospakizuneko ardatz nagusia. Hasteko, eguzki eklipseari buruzko hitzaldia eskainiko dute 19:00etatik aurrera Ilatargi astronomia taldeko kideek kultur etxean. Gertatuko den eklipsearen berezitasunak azalduko dituzte eta inguruan nola ikusiko den argituko dute.
Ondoren, San Blas ermitara igoko dira, han, teleskopioarekin ilargia bertatik betarta ikusteko. Amaitzeko, afaria egingo dute, bakoitzak eramadakoarekin. Laguntzeko Oiharteko sagardoa eta herriko gazta izango dora.













