Euskararen kale erabilera neurtzeko behatzaileak behar dituzte Ezkion
Behaketa bost urtetik behin egiten da eta aurtengoa, irailean egingo da.
Ezkioko Udala irailean egingo den euskararen kale erabileraren neurketan parte hartzeko behatzaile bila dabil. Kalean entzuten diren elkarrizketetan zein hizkuntza erabiltzen den behatu eta datuak jasotzea izango da behatzailearen zeregina.
Behatzaile bezala jarduteko ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Soziolingustika Klusterrak prestakuntza eskainiko du. Ordaisaria egong da eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Interesatuek Ezkioko Udalarekin jarri behar dute harremanetan, udala@ezkio.eus helbide elektronikoan. Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da.













