Helduentzako arte ikastaro trinkoak, uztailean Lazkaon
Helduen kurtso amaierako arte erakusketa ere ikusgai jarriko dute igande honetan, udaletxeko Erakusketa Aretoan.
Uztailean zehar helduentzako arte ikastaro trinkoak antolatu ditu Lazkaoko Udalak. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta egongo dira, eta modalitate ezberdinak landuko dituzte: Aire zabaleko Pintura, Fluid Works, Yupo eta Zeramika. Maider Urretabizkaiak gidatuko ditu saioak.
Berotzen joateko, helduen kurtso amaierako arte erakusketa ikusgai jarriko dute igandean (11:00-14:00) udaletxeko Erakusketa Aretoan. Astelehenean ere ikusgai izango da (10:30-12:30 eta 18:30-20:30).













