Iparragirreren Eraikuntzaren Industrializazio Zentroa erreferente bihurtu da eraikuntzaren eraldaketan
Iparragirre Eraikuntzak enpresaren proiektua iazko azaroan inauguratu zuten Idiazabalen.
Iparragirre Eraikuntza Lanak-en Eraikuntzaren Industrializazio Zentroko (EIZ) talde teknikoa, Idiazabalgo instalazioetan.Iparragirre 2025eko azaroan inauguratu zenetik, Idiazabalgo Iparragirre Eraikuntza Lanakek sustatutako Eraikuntzaren Industrializazio Zentroa (EIZ) sektorearen eraldaketarako azpiegitura estrategiko gisa sendotu da bere lehen jarduera hilabeteetan. Zentroak industrializazioarekin, digitalizazioarekin, berrikuntza teknologikoarekin eta talentuaren garapenarekin lotutako ekimenak biltzen ditu, eraikuntza eredu eraginkorrago, jasangarriago eta lehiakorrago bat sustatzeko helburuarekin.
EIZren sorrera eta sendotzea hainbat administrazio publikoren babesarekin gauzatu da, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuna sustatzera bideratutako programen bidez. Bultzada nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik etorri da. Izan ere, Goierriko Eraikuntza Industrializatzeko Zentroa proiektua babestu zuen Enpresak Hazten egitasmoak Negozio-lerro berriak programaren bidez, eraikuntzaren industrializazioan eta sektorerako gaitasun aurreratuen garapenean oinarritutako jarduera-ildo berri bat abian jartzea ahalbidetuz.

Errealitate birtuala eta BIM modelizazioa dira Iparragirrek Idiazabalgo Industrializazio Zentroan erabiltzen dituen tresnetako batzuk, eraikuntza-soluzioak aurreikusteko, gorabeherak murrizteko eta proiektuen plangintza hobetzeko. IPARRAGIRRE
Berrikuntza teknologikoa
Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua ere indartu da; Iparragirrek Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programan parte hartu duelako INSPECT4 proiektuarekin. Proiektu horren helburua teknologia digitalen bidez obren monitorizazio, ikuskapen eta aurrerapen kontrolerako sistema aurreratuak garatzea da. Ekimen honi esker, gainbegiratze, analisi eta informazio harrapaketa tresna berriak txertatuko dira, eraikuntza prozesuen produktibitatea, segurtasuna eta kalitatea hobetzeko.
Era berean, zentroak produktu eta sistema industrializatu berriak garatzeko plataforma gisa ere jarduten du. Arlo horretan nabarmentzekoa da GOI STEP proiektua, Eusko Jaurlaritzaren ERAIKAL programara aurkeztua. Proiektuaren helburua etxebizitza birgaitzerako soluzio modular industrializatuak diseinatu eta balioztatzea da. Horretarako, EIZren gaitasunak baliatzen dira eraikuntza soluzio aurreratuak diseinatu, prototipatu eta balioztatzeko, exekuzio epeak murriztuz, kalitatea hobetuz eta tradizionalki obran egiten diren prozesuen industrializazioa erraztuz.
Zentroaren eraldaketa digitala ere indartu egin da SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Adimen Artifiziala eta Datuaren Estrategia programaren bidez. Horri esker, Iparragirrek gaitasun berriak txertatu ditu datuen kudeaketa aurreratuan, BIM koordinazioan, proiektuen jarraipen digitalean eta plangintza, erabaki hartzea eta obrako eraginkortasuna optimizatzera bideratutako adimen artifizialeko aplikazioetan.
Eskualde mailako lankidetza
Industrializazio estrategia osatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Enpresak Errotzen – Km 0 Hornitzaileak programaren bidez sustatutako enpresa lankidetzarako ekimenak ere garatzen ari dira. Horien artean nabarmentzen da Elkarrekin Eraikitzen proiektua, Goierriko industria enpresen arteko lankidetza indartzea eta diseinua, fabrikazioa eta exekuzioa integratzen dituzten lan eredu berriak sustatzea helburu duena. Horrez gain, enpresak ekimen berriak jarri ditu abian birgaitzean eta eraikuntza jasangarrian espezializatutako tokiko hornitzaileen sare bat sendotzeko, lurraldeko hornidura katearen lehiakortasuna eta erresilientzia indartuz.
Proiektuaren enpresa dimentsioa ere sendotu egin da Gure Estrategia Komertzialaren Zimenduak Sendotzen ekimenaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Enpresak Hobetzen programaren laguntzarekin garatua. Proiektu horri esker, Eraikuntzaren Industrializazio Zentroaren negozio eredua, merkataritza estrategia eta posizionamendua definitu ahal izan dira, eraikuntza industrializatuaren arloko erreferente gisa.
Abian jarri zenetik, EIZk modu sistematikoan ezarri ditu BIM (Building Information Modeling) metodologiak, 3D eskaneatze eta modelatze teknologiak, Scan-to-BIM prozesuak, lankidetza-kudeaketarako tresna aurreratuak eta obrak planifikatu eta exekutatzeko LEAN metodologiak. Teknologia horiei esker, taldeen arteko koordinazioa hobetzen da, lanak hasi aurretik ziurgabetasunak murrizten dira eta exekuzioan baliabideen erabilera optimizatzen da.
Pertsonen garapena erdigunean
Iparragirrek sustatutako eraldaketa ez da teknologia berriak txertatzera mugatzen. Enpresaren ustez, berrikuntza benetakoa izateko ezinbestekoa da pertsonen garapenarekin eta etengabeko ikaskuntzan oinarritutako kultura antolatzailearekin batera etortzea. Azken urteotan, industrializazioan, digitalizazioan, BIMen, jasangarritasunean eta proiektuen kudeaketa aurreratuan espezializatutako prestakuntza programak indartu ditu.
Konpromiso hori 2025ean aitortu zen Gipuzkoako Urteko ETE Sarietan, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Banco Santanderrek antolatutako ekitaldian, Prestakuntza eta Enpleguaren Saria jasoz. Epaimahaiak bereziki nabarmendu zituen pertsonen garapen profesionalaren aldeko apustua, etengabeko prestakuntza eta eraikuntza-sektorean enplegu egonkor eta kualifikatuaren eredua sendotzea.

Eraikuntzaren Industrializazio Zentroaren (EIZ) inaugurazio ekitaldiko argazkia. Denis Itxaso, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua; Urkiri Salaberria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria; Pablo García Astrain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza zuzendaria; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua; Adur Ezenarro, Goiekiko presidentea eta Ordiziako alkatea eta Pedro Iparragirre; eta zentroko talde teknikoa. IPARRAGIRRE
Goiekiren aitortza
Enpresaren berrikuntza estrategiak beste aitortza instituzional bat ere jaso zuen Goiekiren Enpresa Ekimen Berrien 28. Lehiaketan. Bertan, Eraikuntzaren Industrializazio Zentroa saritu zuten enpresa finkatuetako berrikuntzaren kategorian, sektorearen modernizazioari eta Goierriko ehun ekonomikoa indartzeari egindako ekarpenagatik.
Industrializazio Zentroan garatutako gaitasunak tamaina handiko proiektuetara eramaten hasi dira dagoeneko. Horien artean nabarmentzen da Donostiako Txara I egoitzaren eraberritze integrala, Iparragirreri 20 milioi eurotik gorako zenbatekoan esleitua. Proiektu horretan zentroan garatutako BIM tresnak, LEAN metodologiak eta plangintza eta koordinazio sistema aurreratuak aplikatzen ari dira.
Estrategia honen bidez, Iparragirrek eraikuntzaren eraldaketan erreferente diren enpresen artean duen tokia sendotzen du. Industrializazioa, digitalizazioa, berrikuntza teknologikoa, enpresa lankidetza eta talentuaren garapena uztartzen dituen ikuspegia da enpresaren etorkizunaren oinarria, eta, aldi berean, gero eta aurreratuagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa den sektore baten garapenean laguntzen du.













