Iruñeko San Fermin jaietara joateko autobusa antolatu dute Legazpiko eta Urretxuko udalek
Legazpi eta Urretxuko udalek Iruñeko San Fermin jaietara joateko autobusa antolatu dute. Hiru egunetan joango dira.
Uztailaren 6an autobusa 09:00etan irtengo da, Legazpikoa Saturnino Telleria kaleko errotondatik eta Urretxukoa Berriki denda ondoko geralekutik. Biharamuneko 05:00etan itzuliko da Iruñetik, Juan XXIII plazatik.
Uztailaren 10ean eta 11n, autobusa 19:00etan aterako da Legazpitik eta Urretxutik eta biharamuneko 09:00etan itzuliko da Iruñetik.
18 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke eta joan-etorriak 17 euro balio du. Legazpiarrek izen-ematea ireki dute dagoeneko: udaletxean edo udalaren webgunean eman behar da izena. Ekainaren 25a da horretarako azken eguna. Urretxuko Udalak astelehenean emango du izen-ematearen berri.













