Legorretako antzerki taldearen beste bi emanaldi, igandean
1926ko Legorretan kokatutako 'Ontza Kabareta' da antzezlanaren izenburua.
Legorretako antzerki taldeko kideak, 'Ontza Kabareta' antzezlanaren estreinaldian.Hitza Legorretako antzerki talde hasi berriak ondu duen Ontza Kabareta antzezlanaren estreinaldiak izandako arrakastak bultzatuta, beste bi saio eskainiko dituztela iragarri dute. Igandean izango dira, aurreneko saioa arratsaldeko 17:00etan, eta bigarrena, aldiz, 19:30ean. Gonbidapen bitartez bertaratu ahal izango da, eta dagoeneko eskuragarri daude udaletxean –pertsonako gehienez bi gonbidapen banatuko dira–. 1926ko Legorretan kokatu dira, Los locos 20 deituriko garaian, eta emakume talde bat dago istorioaren erdigunean.













