Legorretako udal liburutegiaren udako ordutegia
Astelehenean hasi eta irailaren 14ra arte, ordutegi berria izango du: 10:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 10etik irailaren 4ra, berriz, itxita egongo da.
Legorretako liburutegiaren irudia.Hitza Udako ordutegi berria izango du Legorretako udal liburutegiak datorren astelehenetik aurrera. Ekainaren 22an hasi eta irailaren 14ra arte, 10:00etatik 13:00etara zabalik egongo dela jakinarazi du udalak.
Gainera, uztaila eta abuztuan zehar ere, mailegu gehiago eta epe luzeagoan edukitzeko aukera izango da. Bazkide txartel bakoitzarekin, seina liburu, film eta aldizkari hartzeko aukera izango dute legorretarrek. Horiek itzultzeko epea, irailaren 8ra artekoa izango da. Lehengo itzuli nahi duenak ere izango du horretarako aukera, iaz kultur etxearen kanpoko aldean jarri zen buzoiari esker. Aurten ere, hala, liburuak itzultzeko aukera egongo da 24 orduz.
Udako oporraldian, hala ere, liburutegia itxita egongo dela azaldu du udalak. Abuztuaren 10etik irailaren 4ra, alegia.













